header-image

MINIFABRIKA BURUA


  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Permanentea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

FAGOR EDERLAN

 

Jada etorkizunerantz mugitzen ari den zerbait handia gara eta pasioz gozatzen dugu denon artean eraiki dugunarekin. Automobilgintza gara eta bezeroei proposamen teknologikorik hoberena eta berritzailea eskaintzeko egiten dugu lan. Espezialistak gara, eta globalak. Egin bat gure erronkarekin eta izan zaitez partaide aktibo gure noratsun kooperatiboak gidatutako proiektu batean.

 

Lanpostuaren deskribapena

Giza eta ekoizpen baliabideak optimizatzeko ekintzak zehazteaz, zuzentzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da, minifabrikaren prebentzioko, ingurumeneko, kalitateko, entregen kostuko eta pertsonen garapeneko helburuak lortze aldera. Minifabrikako kudeaketa-plana egingo du, gamak, eskulan beharrak, egitura-gastuak, prestakuntza-beharrak eta bestelakoak zehaztuz, helburu kuantitatibo/kualitatiboak finkatuz eta horiek betetzeaz arduratuz.

 

  • Minifabrikako burua da eta erantzukizuna osoa du erabakiak hartzeko; horretarako, lankideekin koordinazioa/lankidetza sustatu behar du.
  • Minifabrikaren kudeaketaren arlo guztietan hobekuntza bultzatu eta sustatu.
  • Minifabrikako Laneko Arriskuen Prebentzio-arduraduna.
  • Minifabrikako langileen garapen-arduraduna.
  • Erreklamazioen analisi prozesua lideratzen du kausen identifikazioetik, ekintzen itxierararte
  • Minifabrikaren Kudeaketa Sistema Operatiboa lideratzen du barne kudeaketa eredua jarraituz

 

Baldintzak

  • Unibertsitate-gradua, ahal dela ingeniaritza-arloan
  • Kontuan hartuko da aginte postuetan esperientzia izatea.
  • Ingelesez hitz egiteko eta idazteko gaitasuna.
  • Negozioko beste planta batzuetan lan egiteko prestasuna.

 


  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Permanentea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean