header-image

Proiektu Kudeatzailea


  • Kokapena: Bergara (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Presentziala

FAGOR EDERLAN

Jada etorkizunerantz mugitzen ari den zerbait handia gara eta pasioz gozatzen dugu denon artean eraiki dugunarekin. Automobilgintza gara eta bezeroei proposamen teknologikorik hoberena eta berritzailea eskaintzeko egiten dugu lan. Espezialistak gara, eta globalak. Egin bat gure erronkarekin eta izan zaitez partaide aktibo gure noratsun kooperatiboak gidatutako proiektu batean.

 

Lanpostuaren deskribapena

Produktu berri bakoitza erronka bat da. Prozesu bakoitza, berriz, berritzeko aukera bat. Proiektu berrien industrializazioa gidatzeko eta ideiak irtenbide lehiakor bihurtzeko gai den pertsona baten bila gabiltza.

Prest al zaude hurrengo erronka gidatzeko eta zure garapen tekniko eta profesionala bultzatzen duen talde sendo baten parte izateko, nazioarteko, berritzaile eta kooperatibo den industria-ingurune batean?

ZURE MISIOA

Zure misioa , produktu berrien industrializazioa gidatzea izango da, prozesu berriak ezarriz eta proiektu estrategikoak koordinatuz, diziplina anitzeko taldeen liderra izanez

ZEREGIN NAGUSIAK

  • Produktu berrien industrializazioa gidatu, ekoizpen-prozesu sendoak definituz eta ezarriz.
  • Diziplina anitzeko taldeak eta hornitzaileak koordinatu, proiektuaren helburuak betetzen direla bermatzeko.
  • Prozesuaren zehaztapenak bezeroaren aurrean definitu eta defendatu, haren homologazioa bermatuz.
  • Proiektuaren inbertsioak kudeatu, haien jarraipena eginez eta errentagarritasuna bermatuz.
  • Negozioko ekoizpen-planta desberdinetan integrazio-proiektuak gidatu.

 

 

 

Baldintzak

ZER BILATZEN DUGU

  • Prestakuntza: Ingeniaritza Gradua edo Lizentziatura
  • Hizkuntzak: Ingeles eta euskara maila altua
  • Baloratuko da: Proiektuen kudeaketa eta automozio sektorean esperientzia baloratuko da
  • Prestasuna: beste plantetan lan egiteko prestasuna eta atzerrira bidaiatzeko prestatasuna

ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

  • Epe luzeko jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duen kooperatiba baten parte izatea. Iraunkortasuna, etorkizuneko enplegua sortzea eta parte-hartzea sustatzen dituen eredua. Fagor Ederlanen lan egiten duten pertsonen %80 baino gehiago kooperatibako bazkideak dira.
  • Enpresa global batean lan egitea, Europan, Txinan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan presentzia duena, eta 3500 profesional baino gehiago dituena.
  • Zure garapenaren aldeko apustua egiten duen enpresa batean haztea: etengabeko aukerak izango dituzu erronka berriei aurre egiteko eta profesionalki zein pertsonalki garatzeko. Barne-talentua funtsezkoa da, eta gure lanpostu hutsen %85 baino gehiago barne-promozioaren bidez betetzen dira.
  • Zure ongizate integrala zaintzea gure konpromisoaren parte da ONGIZAN programaren bidez.
Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Bergara (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Presentziala